VII. PLANGINTZALDIA
ERABILERA PLANAK EGITEKO METODOLOGIA
2022KO AURREZ AURREKO AURKEZPENAK
IZENA EMATEA
VI. plangintzaldiaren amaieran gaude dagoeneko, eta azken bost urte hauetan erakunde publikoetako euskararen erabileraren normalizazio-prozesuak egindako ibilbidea baloratu eta beharrezko egokitzapenak egitea dagokio Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari. Lan horretan, VII. plangintzaldirako gidalerro, metodologia eta euskarri berriak moldatzen aritu da HPS 2021-2022 urteen artean, Euskal Sektore Publikoko hainbat erakunderekin elkarlanean, ondo egindakoak mantendu eta antzemandako gabeziak konpondu nahian.
Hausnarketa eta lanketa horren guztiaren ondoriozko lana aurkeztu nahi dizuegu:
- Erakundeetako erabilera planak diseinatu eta kudeatzeko metodologia berriaren proposamena
- Metodologia hori garatzeko euskarriak eta ereduak
- VII. plangintzaldiko lanei ekiteko hurrengo hilabeteetarako aurreikuspenak
Mesedez, erantzun galdetegiari, minutu batzuk baino ez dizkizu kenduko.
Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren Arloko Informazio-klausula Arduraduna: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza. Helburua: EAEko Sektore Publikoko erakundeetan hizkuntza-politika koordinatzea. Lege-oinarria: Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean. 10/ 1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legea. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. Jasotzaileak: Euskal sektore publikoa osatzen duten erakundeetako langileak, eta erakunde horietan hizkuntzen plangintza eta hizkuntza-politikaren ardura duten pertsonak. Eskubideak: zeure datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea duzu; baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan. Informazio gehigarria: Web helbide honetan aurkitu ahal izango duzu datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/tratamendu-jardueren-erregistroa-tje/web01-a2datuba/eu/eu/contenidos/informacion/rat/eu_def/adjuntos/1437_eu.html